Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Diseños

 

Patente nazionala, erabilgarritasun-eredua eta Espainian baliozkotutako Europako patentea Espainian indarrean mantentzeko, urtekoak legez ezarritako epean ordaintzea ezinbestekoa da.

 

Espainian babes-ziurtagiri osagarria (CCP) eta haren luzapena indarrean mantentzeko, mantentze-tasak legez ezarritako epean ordaintzea ezinbestekoa da.

 

Eskatzaileak ez baditu patente nazionalaren, erabilgarritasun-ereduaren eta Espainian baliozkotutako Europako patentearen urtekoak ordaintzen, edo CCPen eta haien luzapenen mantentze-tasak, OEPMk babes-eskubidea iraungitzat joko du, dagokion urtekoa edo mantentze-tasa ez ordaintzeagatik, eta iraungitze-ebazpena Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko du (BOPI). Ebazpen honen ondorioz asmakizuna jabari publikoan sartuko da eta, beraz, edonork erabili ahal izango du.

 

Nazioarteko PCT eskaeren eta produktu erdieroaleen topografien kasuan, ez da ordainduko ez urtekorik, ez mantentze-tasarik.