Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Kalitatea

 

Gure bulegoan ezarritako Kalitatea Kudeatzeko Sistema Integratuari esker, OEPMn konpromisoa hartzen dugu etengabe hobetzeko politika aplikatzeko; hori, forma edo diseinu industrialen berrikuntzen arloan zehazki, gero eta produktu eta zerbitzu hobeetan gauzatzen da, nazioarteko praktika onenak aplikatu izanaren ondorioz.

 

OEPMk ISO 9001:2015 arauaren ziurtagiria dauka, diseinu industrialen prozesu hauek izapidetzeari dagokionez:

 

  • Diseinu industrialen eskaeren tramitazioa eta erregistroa
  • Erregistratutako diseinuei aurkeztutako oposizioen tramitazioa

 

Zerbitzu gutunak

 

Zerbitzu-gutunen bidez, OEPMk herritarrei informazioa ematen die esleituta dituen zerbitzuei buruz, zerbitzu horien inguruan dituzten eskubideei buruz eta horiek ematean kalitatezko konpromisoei buruz.

 

Diseinu industrialei dagokienez, gure erakundean, gaur egun, 2023an publikoa izango den zerbitzu-gutuna prestatzen ari gara.

 

 

Gogobetetze-inkesten txostenak

 

OEPMrentzat garrantzitsua da erabiltzaileen beharrak asetzea eta itxaropenak betetzea, eta zerbitzuak hobetzeko eremuak detektatzea,

 

Industria-diseinuen prozesuei dagokienez, eskainitako zerbitzuei buruzko gogobetetze-inkestak egiten ditugu aldian behin, eta lortutako emaitzekin txostenak egiten ditugu (aurrerago kontsultatu ditzakezu).